2026 azaroak 19 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: gaztelania

Doan edukiera bete arte

Oharrak

Jarduera hau streaming bidez emango da San Telmo Museoko YouTube kanalean

La hija liburuari buruz arituko da solasean Sergio del Molino idazlea Ylenia Benitorekin Literaktum jaialdian.

Parisko museo batean hasiko da Rosario Weissen aztarnaren bilaketa. La hija eleberrian, Sergio del Molinok (Madril, 1979) Goyaren inguruko mitoari begirada berria ematen dio, haren alboan hazi eta artista izan zen emakumea erdigunera ekarriz. Historiaren hutsuneak eta fikzioaren askatasuna uztartuta, memoria, artea eta ahanzturaren mekanismoak aztertzen ditu, isilarazitako ahots bati bere lekua itzuliz.