Sergio del Molino Madril, 1979
Idazle eta kazetaria, Sergio del Molino despopulazioari eta “herrialdea ideiari” buruzko bi saiakera narratibo garrantzitsuren egilea da: La España vacía (Turner, 2016), zeinarekin Liburu-saltzaileen Gremioaren saiakerarik onenaren saria eta Cálamo saria irabazi zituen, eta Contra la España vacía (Alfaguara, 2021). Berak idatzitakoak dira besteak beste: La hora violeta (Random House, 2013), Lo que a nadie le importa (Random House, 2014) eta La mirada de los peces (Random House, 2017) eta baita La piel (Alfaguara, 2020), Un tal González (Alfaguara, 2022) eta Los alemanes (Alfaguara, 2024) ere. El País egunkariko zutabegilea eta Onda Cero Radioko kolaboratzailea da, besteak beste. Hainbat sari irabazi ditu eta bere lanak, ingelesez, italieraz, frantsesez, grezieraz, alemanez eta txineraz argitaratu dira, besteak beste, hamabost herrialde baino gehiagotan.