Harper Lee y Matar a un ruiseñorSlawka Grabowska
2026 azaroak 20 • 19:30
Gastronomiazko Euskal anaiartea
Hizkuntza: gaztelania
Doan edukiera bete arte
Harper Leeren To Kill a Mockingbird liburuari buruz arituko da solasean Slawka Grabowska Literaktum jaialdian.
To Kill a Mockingbird (Matar a un ruiseñor) XX. mendeko AEBetako literaturako lanik ezagunenetako bat da. 1960an argitaratua, Maycomb herrira eramaten gaitu, non Scout eta Jem Finch anai-arrebek gizartearen kontraesan moralak ezagutzen dituzten. Hitzaldian eleberria, haren gai nagusiak eta Hegoalde sakoneko eguneroko bizimodua eta gastronomia izango dira hizpide. Ondoren, Cena en la mesa de Atticus Finch afari literarioa egingo da, sarrera eskuratu dutenentzat.