Slawka Grabowska

Slawka Grabowska soziologoa eta ingeleseko irakaslea da. Krakoviako Jagelloniar Unibertsitateko Soziologia Fakultatean ikasi zuen, eta kultura herrikoian espezializatu zen. Hala ere, literatura eta hizkuntzak izan dira beti bere benetako bokazioa, eta 2009tik arlo horietan dihardu, irakaskuntza eta kultura-proiektuen dinamizazioa uztartuz. Hainbat ipuin-labur ere idatzi ditu.

Irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak bultzatu ditu, ohiko literatura-solasaldien formatua zabalduz: afari literarioak, ibilaldiak, jolasak, audiogidak eta erakusketak.

2012an Donostia Book Club sortu zuen, ingelesezko irakurketa-kluba; gaur egun, Donostia Kulturako Liburutegi Nagusian biltzen da. Amaia Garcíarekin batera, El refugio de papel literatura-podcastaren eta LUMAfest! gazte-literaturaren jaialdiaren sortzaileetako bat da.