2026 azaroak 13 • 19:00

Ernest Lluch K.E.

Hizkuntza: ele bitan

Doan edukiera bete arte

Literaktum jaialdiaren baitan, Gure gailurretako historia erakusketaren inaugurazioan parte hartuko dute Edurne Pasaban, gonbidatu nagusi gisa, eta erakusketan bildutako komikien egileek (Ramon Olasagasti gidoilaria eta César Llaguno marrazkilaria) baita Felipe H. Navarro eta Pedro Villarejo errotulazioaren eta kolorearen arduradunek ere.

Alpinista tolosarraren ibilbide aparta da Sua Edizioak eta Mendi Filmek euskal mendizaletasunari eskainitako komiki-bildumaren azken lanaren ardatza.

Solasaldian, Edurne Pasabanen bizipenak eta euskal mendizaletasunaren beste pasarte nagusiak komikiaren bidez kontatzeko prozesua azalduko dute: dokumentazio-lana, kontakizunaren eraikuntza eta bizipenak bineta bihurtzeko erronka.

Literaturak, komikiak eta mendiak bat egingo dute euskal mendizaletasunaren memoria marraztuari eskainitako topaketa honetan.