Gure gailurretako historia marraztenRamon Olasagasti, César Llaguno
Oharrak
0 solairua
Euskal mendizaletasunaren historia liburuetatik komikira eraman dute Sua Edizioak eta Mendi Filmek. Erakusketak orain arte argitaratutako lau lanak —Everest, Iñurrategi anaiak, Andres Espinosa eta Edurne Pasaban— elkartzen ditu, bineta esanguratsuen eta haien sormen-prozesuaren bidez. Irudiz eta hitzez, belaunaldiz belaunaldi luzatzen den soka ikusezinari heltzeko gonbita da: gure gailurren memoria marraztuan barneratzekoa.
Jarduera osagarria
Azaroaren 13an, iluntzeko 19:00etan, inaugurazioa izango da, Edurne Pasaban, Ramon Olasagasti, César Llaguno, Felipe H. Navarro eta Pedro Villarejorekin. Ele bitan.