DespejadoCarys Daviesekin solasean
No copy
Oharrak
Elkarrizketa ingelesez izango da euskara eta gaztelaniazko itzulpenekin.
Despejado lanari buruz arituko da solasean Carys Davies idazlea Leire Palaciosekin.
XIX. mendeko Eskoziako kanporatzeen testuinguruan, Despejadok bi gizon oso desberdinen topaketa kontatzen du: Ivar, Shetland iparraldeko uharte urrun batean bakarrik bizi den artzaina, eta John Ferguson, presbitero gaztea, bertako lur-jabeak bidalia hura etxetik botatzeko.
Carys Davies galestarrak estilo zainduz eta xehetasun historiko zorrotzez idatzitako eleberri honetan, natura basatiaren edertasuna eta giza harremanen konplexutasuna gurutzatzen ditu.
Gaztelaniarako itzulpena Gabriel Insaustirena da.