O Prentsa-oharra

2026 azaroak 5 • 10:00

Literaktum jaialdiaren baitan, Dudak dakarrena izeneko erakusketa zabalduko da azaroaren 13an Okendo Kultur Etxean.  Urtarrilaren 9ra arte ikusgai izango da.

Erakusketa honen abiapuntua aurtengo udazkenean argitaratu den Dudak dakarrena nobela ilustratua da. Liburuaren sorkuntza prozesuaren nondik norakoak islatzen ditu erakusketak, saiakerei, frogei, zirriborroei lekua eginez, sorkuntza prozesu bera deseraiki arte. Hainbat elementu izango dira ikusgai: marrazkiak, collageak, ilustrazio digitalak.... Bigara  tandema da bai eleberriaren bai erakusketaren egilea, hots, Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia.

Dudak dakarrena baldintza zurrun batetik abiatzen den proposamen literario-artistikoa da: narrazioko hitz guztiak D hizkiarekin hasten dira.

Erakusketa honek bi jarduera osagarri izango ditu: azaroaren 18an egileekin solasaldi irekia izango da arratsaldeko 19:00etan areto nagusian eta abenduaren 10ean bisita gidatua leku eta ordu berean

Informazio gehiago ondorengo loturetan:

Kontaktua Kultur Ekintza