Dudak dakarrenaItziar Aranburu eta Jon Ander Garciarekin solasean
Literaktum jaialdiaren baitan, Dudak dakarrena erakusketarekin lotutako ekitaldia: Itziar Aranburu eta Jon Ander Garciaren (Bigara) arteko solasaldia.
"Dudak dakarrena drama dibertigarria da; dudatuz disfrutatzeko diseinatuta dagoen dispositiboa. Diogenesen diagnostikoa deskorapilatzearren, dozena desbenturek denok dugun dilema desestaliko dute. Dudatzeak destinoa desbidera dezake?
Hitz guztiak D letrarekin hasita, egitura eta kontakizuna elkar baldintzatu eta etengabe elikatu dira. Elkarrizketan testuaren sorkuntza prozesua deseraikiko da".