Literaktum 2025: Ignacia Zabalo 'Nor-Nai'ri buruzko erakusketa Aiete Kultur Etxean
2025 azaroak 11 • 14:45
Literaktum jaialdiaren baitan, Ignacia Zabalo 'Nor-Nai'ri omenaldia izeneko erakusketa zabalduko da bihar, azaroak 12, Aiete Kultur Etxean. Ikusgai egongo da abenduaren 18ra arte.
Aurten, lehen aldiz, ospatuko da Euskal Ilustrazioaren Eguna azaroaren 12an. Literaktum jaialdiaren baitan, Euskal Irudigileak elkarteak eta Donostia Kulturak XX. mendeko euskal ilustrazioaren aitzindarietako baten erakusketa ekoitzi dute.
Kultur Etxeko Txoko Urdineko omenaldi txiki honetan, Joxean Muñozen testuak ditugu. Jon Zabalo Txiki, Ignaciaren anaia eta ilustratzaile ezagunaren erakusketaren komisarioa izan zen Muñoz, 2003an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Diseinua eta komisariotza Kike Infame ilustratzailearen esku daude.
Informazio gehiago ondorengo loturetan: