Jon Ander Garcia

Arte Ederretan lizentziatua, irudigintzan eta diseinu grafikoan trebatua dago. Kode ezberdinak menperatuz, digitalean zein analogikoan, sorkuntza grafikoan eta ikus-entzunezkoan aritzen da. Egun, Diseinu Grafiko Goi Mailako irakasle (Usandizaga BHI, Donostia), hezkuntza eta sormena uztartzen duen komunitatean aktiboki murgilduta, prozedura berriak ikertu eta esperimentatzen ditu.

Bigara bikote sortzailearen parte da 1998tik, Itziar Aranbururekin batera. Azken ilustrazio lanak hurrengoak dira: bigararen egiletza duten Dudak dakarrena (2026 Pamiela; Egile Sariak) eta Abere ba (2020 Pamiela); eta, Ixiar Rozas egilearekin elkarlanean garatutako Narrugorrik (2025, Consonni), Unisonoa (2020, Pamiela) eta Beltzuria (2014, Pamiela) lanen irudia. Lan kolektibo, erakusketa, emanaldi eta tailerretan ibilbide nabarmena du ere.

Elkarrizketak