Itziar Aranburu

Arte Ederretan lizentziatua eta Atzerriko Hizkuntzan Irakasle diplomatua da. Idazlea, irudigile, zeinu eta sistema grafiko sortzailea da. Azken hamarkadan, literaturaren alderdi ludikoan murgilduta dabil, hitzen alderdi plastiko eta hotsezkoarekin esperimentatuz, testu mota desberdinak sortzeko. Palindromoen inguruko sorkuntza-lanak, tailerrak eta dibulgaziorako jarduerak antolatu izan ditu. Egun, sorkuntza-lanarekin batera Diseinu Grafiko Goi Mailako irakaslea da Donostian.

Bigara bikote sortzailearen parte da 1998tik , Jon Ander Garciarekin batera. Dudak dakarrena (2026) eta Abere ba (2020) liburuak idatzi ditu eta bigarak ilustratu, biak Pamiela argitaletxearekin. Azken ilustrazio lanen artean, aipatutako liburuen irudiaz gain, Ixiar Rozas egilearekin elkarlanean, hurrengoak: Narrugorrik (2025, Consonni), Unisonoa (2020, Pamiela) eta Beltzurian (2014, Pamiela). Lan kolektibo, banakako zein talde-erakusketa, emanaldi eta tailerretan ibilbide nabarmena du ere.

Elkarrizketak