Inko Martín Donostia/San Sebastián, 1979
Gidoilaria, esataria eta soinu-edukien ekoizlea. Irratian hainbat urte eman ondoren, gaur egun Radio 5ko Esfera saioa zuzentzen du, RNE1eko La Sala eta El Ojo Crítico saioetarako edukiak sortzen ditu, baita Radio Euskadiko Ganbara Negra saiorako ere. Podcasten ekoizlea ere bada, eta 2025ean, Mare lanagatik, podcast esperimental onenaren Ondas saria jaso zuen.
Arte eszenikoan arloan, ekitaldi, museo edo jaialdietarako muntaiak eta soinu-obrak egiten ditu. Lan hori guztia hezkuntzarekin uztartzen du, soinu-sorkuntzako tailerrak emanez.