2026 azaroak 18 • 19:00

Tabakalera

Hizkuntza: gaztelania

Gonbidapenen erreserba: azaroak 17 • 16:00

Oharrak

Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den 'erreserbatu' botoiaren bidez). 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko. Ekitaldia Tabakalerako Kutxa Fundazioa Kluban izango da.

Río Rojo lanak Gaztelaniazko Antzerki Saria jaso du 58.Kutxa Fundazioa Literatura Sarietan.

Río Rojo, Ernesto Is-en antzerkiak Zintzoa, Gaiztoa eta Itsusia filmaren grabazioaren historia du abiapuntu. Bertan, western generoaren eraikuntza mitikoa, zahartzaroa eta frankismoaren errepresioaren memoria isilarazia uztartzen ditu.

Inko Martinek obraren zuzeneko soinu-performancea eskainiko du. Soinuaren bidez publikoa Río rojo lanaren atmosferara eta esentziara eramango duen pieza izango da. Esperientzia murgiltzaile honek, gainera, taularatze minimalista eta zaindua izango du.