En todo hay una grieta y por ella entra la luzPatricio Pronekin solasean
© Ojiplático
En todo hay una grieta y por ella entra la luz liburuari buruz arituko da solasean Patricio Pron idazlea Nerea Kortabitarterekin Literaktum jaialdian.
Biografia bat abiapuntu hartuta, Patricio Pronek (Rosario, Argentina, 1975) memoriaz, galeraz eta literaturaren zentzuaz dihardu. Fikzioa, saiakera eta autobiografia naturaltasunez nahasten dira, mundu hautsi batean nola bizi eta idatzi galdetzeko. Prosa zaindu eta gogoetatsuak irakurleari pitzadurei begiratzeko proposamena egiten dio, haietatik sartzen baita, agian, itxaropenaren argia.