2025
Literaktum jaialdiak literatura beste hizkuntza eta diziplina batzuekin elkarrizketan jartzen du eta, literatura irakurleen eta sortzaileen arteko topagune da.
2025ko gaia: Niaren oihartzunak.
Niaren oihartzunak: bakardadea eta nortasuna aro globalean izan du gai nagusia jaialdiak, galdera pertsonal eta unibertsal bat proposatuz: nola definitzen dugu gure burua bakardadea gero eta lagun ohikoagoa bihurtu den mundu global honetan? Bakardadea gero eta ohikoagoa da, eta nortasuna, askotan, galduta edo zatituta agertzen zaigu. Literaturaren bidez, Niaren oihartzunak entzun ditugu, barrutik kanpora eta kanpotik barrura.
Niaren oihartzunak: bakardadea eta nortasuna aro globalean izan du gai nagusia jaialdiak, galdera pertsonal eta unibertsal bat proposatuz: nola definitzen dugu gure burua bakardadea gero eta lagun ohikoagoa bihurtu den mundu global honetan? Gai nagusi honen harira izan dira Literaktumen: Arantxa Urretabizkaia, Julen Apella, Belén Gopegui, Eider Rodriguez, Carys Davies, Laura Chivite, Samantha Schweblin, Ignacio Martínez de Pisón eta baita Lourdes Oñederra ere.
Jaialdiaren gai nagusiaz haratago bestalde, Juan Manuel de Prada, Fernando Navarro, Juan José Millás, Ignacio Peyró, Javier Sierra, Javier Cercas, Harkaitz Cano eta Agatha Loth-Ignacioukek denetariko lan berriak aurkeztu dituzte. Jane Austenen jaiotzaren 250. urteurrenean aldiz, idazle britaniarraren inguruko hirugarren entsegua aurkeztu du Espido Freire bilbotarrak.
Guzti hauetatik, arrakastatsuak gertatu dira bereziki Juan Manuel de Prada, Juan José Millás eta Javier Cercasen saioak, eta Victoria Eugenia Clubean izandako Ángel Marcoren Antonio Machado 150 errezitaldia, Iban Zaldua eta Ibil Bediren Bihar, atzo, gaur, bihar irakurraldi musikatua, eta Iñaki Salvador eta Miren Gabirondoren Eskusoinu ibiltaria kontzertu eszenikoa.
Beste jarduera mota ugari izan ere dira, hala nola:Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sariak, La doble vida de Virginia Woolf antzezlana, Miren Amurizaren Pleibak eleberrian oinarritutako bertso saio literarioa, Antoine de Saint-Exupéryren El Principito irrati antzerkia, Intxaurrondo K.E.n eta Loiola K.E.n egin diren errezitaldiak, Ipuin kontalarien XI. maratoia, Virginia Woolfen Dalloway andrea eleberrian oinarritutako literatur solasaldi eta afari literarioa, Joxan Oizen Amazurtza lana oinarri hartuta egin diren ibilbide eta solasaldi literarioa besteren artean.
Oraindik era ikusgai dauden erakusketak ere izan dira Literaktumen: Nerea Urrestarazuren Isola erakusketa, Ernest Lluch K.E.n, Óscar Alonso '72kilos' ilustratzailearen Emozioetatik marrazketara, eta Ignacia Zabalo Nor-Nai-ren omenez Aiete K.E.n, antolatutakoak eta baita Okendo K.E.ko Liburuaren arbola eta Bazen behin.
Literaktum Txikiak ere, parte hartze esanguratsua izan du. Ipuin kontalariak, antzezlanak, Haurren Egun Unibertsalaren 9. festa, ilustratzaileekin tailerrak eta baita, Gregorio Murok sortutako Iker eta Ixone pertsonaien abenturak gai izan duen Ilustrazio Lehiaketak besteak beste, osatu dute progama. Bosgarren urtea du Ilustrazio Lehiaketak eta 222 marrazkik hartu dute parte.
Donostia Kulturak antolatuta, Literaktumek hurrengo erakundeak izan ditu bide lagun: Kutxa Fundazioa, Donostia Gazteria, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren eta Giza Eskubideen Bulegoa, Gipuzkoako Liburu Denden Elkartea, Biblioteka Narodowa, Euskal Irudigileak, Euskararen Etxea, Mestiza Elkartea eta Metro Bilbao.
Oraindik egileek hausnartu eta esan dutena entzuteko aukera dago jardueren podcastak entzunez.
Datu nagusiak
- 8.200 partehartzaile inguru.
- 53 ekitaldi: hitzaldiak, mahai-inguruak, poesia irakurketa, errezitaldi musikatuak, irrati tailer bat, antzezlanak, bertso saio literarioa...
- 5 erakusketa.
Klik bakarrean
Parte-hartzaileak
- Oscar Alonso
- Miren Amuriza
- Julen Apella
- Iñigo Aranbarri
- Amets Aranguren
- Ines Azpiazu
- Ylenia Benito
- Álvaro Bermejo
- Harkaitz Cano
- Javier Cercas
- Laura Chivite
- Carys Davies
- Juan Manuel de Prada
- Eder Escalera
- Juan Carlos Etxeberria
- Isabel Etxeberria
- Mitxel Ezquiaga
- Teresa Flaño
- Espido Freire
- Miren Gabirondo
- Juan González Andrés
- Belen Gopegui
- Aritz Gorrotxategi
- Slawka Grabowska
- Mónica Gracia
- Olga Grande
- Ohiana Iguaran
- Nerea Kortabitarte
- Ane Labaka
- Javier Larrañeta
- Agata Loth-Ignaciuk
- Ańgel Marco
- Inko Martín
- Ignacio Martínez de Pisón
- Yolanda Mendiola
- Juan José Millás
- Miren Narbaiza
- Fernando Navarro
- Joxan Oiz
- Lourdes Oñederra
- Ibai Osinaga
- Leire Palacios
- Ignacio Peyró
- Eider Rodríguez
- Iñaki Salvador
- Areta Senosiain
- Javier Sierra
- Samantha Schweblin
- Itziar Ugarte
- Nerea Urrestarazu
- Ana Urkiza
- Arantxa Urretabizkaia
- Aintzane Usandizaga
- Eduardo Yáñez
- Iban Zaldua
