Literaktum 2024 jaialdiko aurkezpen prentsaurrekoa
Literaktum 2024 jaialdiko aurkezpen prentsaurrekoa

Literaktum jaialdiak literatura beste hizkuntza eta diziplina batzuekin elkarrizketan jartzen du eta, literatura irakurleen eta sortzaileen arteko topagune da.


2024ko gaia: Letrak zeruertzean

Letrak zeruertzean izan du izenburu 2024ko literatura jaialdiak. 2024ko jaialdian literaturaren eta gatazka sozial eta politikoen eta gerren eta horien ondorioen arteko harremanak aztertu dira. Egoera bidegabeetatik eratorritako indarkeria eta gatazkek behartutako migrazioen ondoriozko nortasun eza ere izan dira mintzagai Literaktumen.

Letrak zeruertzean izan da gai nagusia 2024ko jaialdian, eta honen inguruan, Javier Zamora, Monika Zgustova, Juan Manuel Zaragoza, Adania Shibli, Antonio Monegal, David Ucles edo Sergio del Molino idazleek parte hartu dute besteak beste. Hauetaz gain, Fermina Cañaveras, Beñat Sarasola, Enrique Vila-Matas edo Sabina Urraca bezalako beste autoreak ere izan dira.

Nobela berriek ere, izan dute bere tartea hitzen jaialdian, kasu honetan Carmen Mola, Karmele Mitxelena edo Eduardo Halfonen eskutik.

2024ko egitaraua Ernest Lluch Kultur Etxean hasi da Literaktum Aperitif deituriko prologo batekin. Bertan, Martín Caparrós autore argentinarra izan da protagonista. Bestetik, aipatzekoa da Dolores Redondo idazleak Victoria Eugenia Antzokian eskainitako solasaldia izan dela jendetsuena.

Egileekin izandako elkarrizketez gain, bestelako jarduerak ere izan dira: Hau ez da gerra bat irakurketa dramatizatua, Gernika, ikur bat baino gehiago errezitaldi musikatua edo La metamorfosis, Franz Kafka irrati antzerkia, autore txekiarrari omenaldi gisa, besteak beste. Honetaz gain, 5 erakusketa izan dira: Luis Martín-Santos idazlearen jaiotzearen urteurrena omentzeko egin den Tiempo de silencio, Ane Rearicken argazkiak, Markos Gimenok egindako palindrometatik sortutako kartelak, Mila Garcíaren Historias con alma de papel eta Irabazi Arte! telesailaren ingurukoa.

Literaktum Txikian ere parte-hartze handia izan da. Ipuin kontalariak, antzezlanak, Haurren Egun Unibertsalaren 8. jaia, ilustratzaileekin tailerrak... Aparteko aipamena merezi du Literaktum Txikia IV. Ilustrazio Lehiaketak. 'Nur-en abenturak' izan da gaia eta 250 ilustrazio baino gehiago aurkeztu dira.

Jaialdiko webgunean, bi astetan, 12.300 bisita baino gehiago izan dira, eta sare sozialek ere eragin handia izan dute, honako datu hauekin: X (Twitter ohia) sare sozialean 37.000 aldiz baino gehiago ikusi dira argitalpenak eta Facebooken berriz, 1.900 aldiz.

Oraindik egileek hausnartu eta esan dutena entzuteko aukera dago jardueren podcastak entzunez.

Datu nagusiak

  • 8.400 parte-hartzaile inguru.
  • 53 ekitaldi: hitzaldiak, mahai-inguruak, poesia irakurketa, errezitaldi musikatuak, irrati tailer bat, antzezlanak, bertso saio literarioa...
  • 5 erakusketa.

Klik bakarrean

Parte-hartzaileak

  • Irati Agirreazkuenaga
  • Uxue Alberdi
  • Iñigo Aranbarri
  • Igor Arzuaga
  • Fatma Aydemir
  • Mikel Ayllon
  • Ines Azpiazu
  • Fermina Cañaveras
  • Martín Caparrós
  • Antonio Casado
  • Sergio del Molino
  • Unai Elorriaga
  • Santi Eraso
  • Luisa Etxenike
  • Mitxel Ezquiaga
  • Aritz Gorrotxategi
  • Slawka Grabowska
  • Olga Grande
  • Eduardo Halfon
  • Máximo Huerta
  • Nerea Ibarzabal
  • Unai Iturriaga
  • Ander Izagirre
  • Aiora Jaka
  • Nerea Kortabitarte
  • Inko Martín
  • Agustín Martínez
  • Yolanda Mendiola
  • Antonio Mercero
  • Ana Merino
  • Javier Mina
  • Karmele Mitxelena
  • Antonio Monegal
  • Mursego
  • Gabriel Ocina
  • Leire Palacios
  • Pello Ramírez
  • Dolores Redondo
  • Pilar Rodríguez
  • Txani Rodríguez
  • Andoni Salamero
  • Beñat Sarasola
  • Joseba Sarrionandia
  • Danele Sarriugarte
  • Aiora Sedano
  • Adanía Shibli
  • David Ucles
  • Sabina Urraca
  • Enrique Vila-Matas
  • Eduardo Yáñez
  • Iban Zaldua
  • Javier Zamora
  • Juan Manuel Zaragoza
  • Monika Zgustova
Dolores Redondo & Eduardo Yáñez (Argazkia: Iñaki Rubio).
Dolores Redondo & Eduardo Yáñez (Argazkia: Iñaki Rubio).