2026 azaroak 17 • 19:00

Victoria Eugenia Club

Hizkuntza: gaztelania

Gonbidapenen erreserba: azaroak 16 • 16:30

Oharrak

Gonbidapenak jardueraren bezperako 16:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honetako fitxan azalduko den ‘erreserbatu’ botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Ángel Marcok Ramón María del Valle-Inclánen Sonata de Otoño lana errezitatuko du Literaktum jaialdian.

Ramón María del Valle-Inclánek (1866-1936) Sonata de Otoño lana argitaratu zuen 1902an, Bradomín markesa bere pertsonaia ospetsua sortuz. Autorearen arabera, gizon itsusi, katoliko eta sentimentala. Sonata de Otoño gaztelaniazko literatura modernoaren batura da, eta ikuskizun paregabea eskaintzeko aukera ematen du: irakurritako literatura. Haren hitza hain da sotila, sentsuala, aberatsa eta iradokitzailea, ezen ikusle-entzulea gozamen leuneko giro batean murgiltzen baitu. Bradomín markesaren maitasun-abenturak, Ángel Marcok ahots apartaz interpretatuak.