Páramo heridoFabio Nerirekin solasean
2026 azaroak 16 • 19:00
San Jeronimo (Liburutegi Nagusia)
Hizkuntza: gaztelania
Doan edukiera bete arte
Páramo herido lanari buruz arituko da solasean Fabio Neri idazlea Ander Izagirrerekin Literaktum jaialdian.
Páramo heridok westerna berritzen du Amerikako hego-muturreko paisaia basati batera eramanez. Forajido, kolono eta herri indigenen arteko talkan, Fabio Nerik (Santiago de Chile, 1988) abentura eta heldutasunerako bidaia lotzen ditu, konkistaren eta indarkeriaren arrastoak ahaztu gabe. Paisaia bera beste protagonista bat bihurtzen da, eta nobelak erritmo biziz eramaten gaitu mundu gogor eta liluragarri batera.