Itzultzaile berriak, 10 urteBarbara Pregelj, Laura Liubinavičiῡte, Katarzyna Sosnowska, Maria Pachkova, Juan Kruz Igerabide
Atzerriko lau itzultzaile (Barbara Pregelj, Eslovenia; Laura Liubinavičiῡte, Lituania; Katarzyna Sosnowska, Polonia; eta Maria Pachkova, Bulgaria) solasean arituko dira Juan Kruz Igerabiderekin Literaktum jaialdian.
2016an Itzultzaile Berriak egitasmoan parte hartu zuten lau itzultzaile hauek etorri dira Euskal Herrira berriz, 10 urte geroago. Egonaldian zehar itzulpen-mintegi batean ari dira Juan Kruz Igerabideren testuak itzultzen, idazlearen laguntzaz.
Itzultzaileek 2016tik hona euskal literaturaren itzulpenean egin duten ibilbidearen berri emango digute, eta Igerabidek bere lanak atzerrian izan duen oihartzunaz jardungo du.
Antolatzailea
Etxepare Euskal Institutua, Donostia Kultura