Jokin Mitxelena Jokin Mitxelena

2025 azaroak 22 • 11:00 - 13:00 / 17:00 - 19:00

San Jeronimo (Liburutegi Nagusia)

Hizkuntza: euskara

Erreserbatu

Oharrak

Izen ematea beharrezkoa da, webgunean, ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoia sakatuta azalduko den inprimakia betez. 2 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Ipuin Kontalarien XI. Maratoian hainbat teknika eta baliabide erabiltzen dituzten haur eta helduentzako saio bereziak izango dira. Hona hemen programa:

11:00etan Ipuin kontaketa saioa. Oihana Etxegibel. 2-4 urte. 

Saiora errepertorio zabala eramango du Oihanak, eta bertan haurren adinari egokituta kanonikoak diren ipuinetatik abiatuz momentuan dagoen giro eta beharrei helduz, ipuin batzuk edo beste batzuk, tentuz eta zaintza handiz aukeratutakoak kontatuko ditu.

12:00etan Kamishibai. Ines Bengoa. 4-8 urte BETETA

Ipuin japoniarrak kontatuko ditu Ines Bengoak. Antzinako eta gaur egungo ipuin japoniarrak tartekatuko ditu. Batzuk ikusi eta entzuteko dira; beste batzuek umeen parte hartzea eskatuko dute.

17:00etan. Bertoko eta urrutiko ipuinak. Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado. 8-14 urte.

Ipuin kontaketa musikatua. Errespetu eta umoretik kontatu eta kantatuko dituzten legenda hauetan amets harrapariak, arranoak, basamortuak, astoak, merkatariak, sugeak, sorginak eta galtzagorriak azalduko dira.

Horrez gain, 18:00etan 15 urtetik gorakoentzat Maider Alcelay eta Igor Salaren Emeen kemen narrazio saio musikatua izango da maratoiaren baitan.

Laguntzailea

Galtzagorri Elkartea