2025 azaroak 15 • 17:00

Aiete K.E.

Hizkuntza: euskara - 60 minutu

Gonbidapenen erreserba: azaroak 14 • 16:00

Oharra

Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Teatro Firulete antzerki taldeak Basoa haurrentzako antzezlana eskainiko du. Uxue kezkaturik dago, bere amonatxoa itzaltzear baitago. Basoaren sakontasunean murgildu nahi du, bertan bizi diren izaki magikoen bila. Ziur dago haietako batek lagundu ahalko duela. Bere amaren aginduei kasurik egin gabe, Uxuek etxetik alde egiten du. Basoan sartzen doan heinean, natura geroz eta misteriotsuagoa izango da, bertan topatuko dituen pertsonaiak magikoagoak eta haiengandik jasoko dituen irakaspenak sakonagoak. Hala ere, azkenik Mari, Naturako Erregina, aurkitzen duenean, bilatzen ari dituen erantzunak uste baino xumeagoak direla ikasiko du, baita bere amonatxoa inoiz ez dela itzaliko ere.

Informazio gehiago: Teatro FiruleteTeatro Firulete

Adina: + 4 urte

 

Laguntzailea