O Prentsa-oharra

2026 azaroak 10 • 12:45

Literaktum jaialdiaren baitan, Euskal Ilustrazioaren II. Eguna: Feillet ahizpei omenaldia izeneko erakusketa zabalduko da etzi, azaroak 12, Aiete Kultur Etxean. Ikusgai egongo da abenduaren 13ra arte.

Aurten, bigarren aldiz, ospatuko da Euskal Ilustrazioaren Eguna azaroaren 12an. Literaktum jaialdiaren baitan, Euskal Irudigileak elkarteak eta Donostia Kulturak omenaldi-erakusketa aurkeztuko dute Aieteko Txoko Urdinean, Hèléne eta Blanche Feillet ahizpei eskainia. BI artista horiek funtsezkoak dira Euskal Herrian emakumeek egindako ilustrazioaren eta pinturaren hastapenak ulertzeko. 

Erakusketaren komisarioa Kike Infame artista da, eta Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoaren kontserbatzailearen aholkularitza izan du. 

Informazio gehiago ondorengo loturetan:

Kontaktua Kultur Ekintza