Literaktum 2026: Euskal ilustrazioaren iragana eta oraina. Urriak 30 - urtarrilak 24. Aiete K.E.
2026 urriak 28 • 9:00
Euskal Ilustrazioaren II. Eguna ospatzearekin bat, Aiete Kultur Etxeak Euskal ilustrazioaren iragana eta oraina izeneko erakusketa izango du ikusgai urriaren 30etik urtarrilaren 24ra. Erakusketa Literaktum jaialdiaren programazioaren barruan kokatzen da.
Kike Infame komisarioaren ardurapean, erakusketa 2025ean aurkeztu zen lehen aldiz Bizkaiko Foru Liburutegian. Erakusketa honen helburua euskal ilustrazioa ikustaraztea da, diziplina hori herritarrengana hurbiltzea eta haren profesionalek gaur egungo kultura-sorkuntzari egiten dioten ekarpena alderrikatzea da.
Aurten, bigarren aldiz, ospatuko da Euskal Ilustrazioaren Eguna azaroaren 12an. Euskal Irudigileak elkarteak eta Donostia Kulturak antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Jatorrizko artelanen, liburuen, argitalpen eta dokumentu-materialen bidez, euskal ilustrazioaren historian eta gaur egungo egoeran barrena bidaiatzeko aukera eskaintzen du.
Informazio gehiago ondorengo loturetan:
- Materialak (Dropbox)
- Euskal ilustrazioaren iragana eta oraina (erakusketa Literaktum-en agendan)