Literaktum 2025: Ignacia Zabalo 'Nor-Nai'ri omenaldia. Azaroaren 11ko prentsaurrekoa
D Prentsa-deialdia
2025 azaroak 11
11:00
Aurten, lehen aldiz ospatuko da Euskal Ilustrazioaren Eguna azaroaren 12an. Literaktum jaialdiaren baitan, Euskal Irudigileak elkarteak eta Donostia Kulturak XX. mendeko euskal ilustrazioaren aitzindarietako baten erakusketa ekoiztu dute: Ignacia Zabalo (1905-1939), Nor-Nai.
Parte-hartzaileak
- Joxean Muñoz, erakusketaren testuen egilea
- Kike Infame, ilustratzailea eta erakusketaren komisarioa, Euskal Irudigileen elkartearen ordezkari
- Joseba Larratxe (Josevisky) ilustratzailea
- Mikel Lertxundi, Bilboko Arte Ederren Museoko Agiritegi eta Dokumentazio Departamentuko teknikaria