David Foenkinos Literaktum Topaketetan
O Prentsa-oharra
2026 apirilak 13 • 12:10
David Foenkinos eleberrigile frantziarra izango da apirilaren 22an, 19:00etan, Okendo Kultur Etxean egingo den aurtengo lehen Literaktum Topaketaren protagonista. David Foenkinos Olga Grande kazetariarekin arituko da solasean, argitaratu berri duen Todos aman a Clara nobelaz eta bere idazle ibilbideaz.
Frantsesez egingo den topaketan aldibereko itzulpen zerbitzua izango da. Ekitaldira sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena, eta jardueraren bezperako 16:00etan eskuratu ahal izango da donostiakultura.eus-en eta kultur etxeetan (Loiola salbu). Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Informazio gehiago ondorengo loturetan:
- Prentsa oharra (dropbox)
- Albistea donostiakultura.eus webgunean: hemen.