Idoia Jauregi

18 urte bete arte Errenterian bizi izan zen. Lehenengo ikasketak Hijas de la Cruz ikastetxean eta Koldo Mitxelena institutuan egin zituen. Gero Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatua.

Berrogei urtez Radio Euskadin, Bilbon, batez ere, Kultura arloan. Eta Kulturarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartzen jarraitzen du: liburu aurkezpenak eta arte erakusketak laguntzeko testuak.

Gaur egun Bilbo eta Donostia artean bizi da.