Ines Azpiazu Zarautz, 1986
Argitaletxe independenteekin elkarlanean aritu da. Tobacco Days liburu-dendaren sortzailea eta arduraduna izan zen Garoa liburu-dendan liburuzain izan ondoren.
Hainbat modutan parte hartu du irrati-proiektuetan: Moon Safarin (Gaztea) aurkezle gisa edo Baipasan (Euskadi Irratia) kolaboratzaile gisa. Halaber, DJ gisa musika-proiektuetan parte hartzen du, dantza- musika esperimentala ikertuz eta hautatuz. Bere DJ saioez gain, alderdi hori Dia, Donostia Kultura Irratia eta DLC irrati digitaletan egten dituen hileroko kolaborazioetan ere lantzen du. KRII kolektiboaren sortzaileetako bat da.