Aritz Gorrotxategi

Zuzenbidean lizentziatua da, baina idazketa du lanbide. Gidoigile, zutabegile, irakasle eta itzultzaile jarduten du. Tolstoi, Coetzee, Philip K. Dick, Don DeLillo eta Julian Barnes ekarri ditu euskarara.

Estilo askotan aritu den idazlea da. 2000. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen bere lehen eleberriarekin, Kafkaren labankadarekin (Kutxa, 2000). Prosan, harenak dira, esaterako, Kearen truke (Alberdania, 2005), Axola ez duenean (Alberdania, 2019) eta Koldar hutsa zara (Erein, 2015) eleberriak. Ipuingintzan, berriz, Egurra Pinotxori (Alberdania 2002), Zer egingo dugu orain opariekin? (Algaida, 2016; Donostia Hiria Kutxa Literatura Saria, 2016) eta Ahazten diren gauzak (Erein, 2028) ipuin-bildumak aipa daitezke. Poesiari dagokionez, Taxi bat Hamletentzat (Hiria, 2002), Zaldi hustuak (Erein 2007), Hariaz beste (Erein, 2011; Kritikaren Saria 2012an), Amua (Elkar, 2019; Irun Hiria Kutxa Literatura Saria, 2019) eta Uda betea (Elkar, 2022; Kritikaren Saria 2022an eta Lauaxeta Saria) poema-liburuak argitaratu ditu.

Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat da, eta 2008az geroztik Donostian egiten diren Poesia eta Pentsamendua jardunaldien antolatzaileetako bat.

Elkarrizketak