Harkaitz Cano

Ia genero guztiak landu ditu Harkaitz Canok. Nobela alorrean, Twist (Susa, 2011; Euskadi Literatura Saria) eta Fakirraren ahotsa (Susa, 2018) eleberriak ditu argitaratuta beste batzuen artean. Pozaren erdia (Susa, 2022) eta Ulu egiteko bolondres bila (Susa, 2023) poema bildumen egilea ere bada. Saiakeran aldiz, Zinea eta literatura (Elkar, 2008) eta Kandelikara (Donostia Kultura + Euskadiko Filmategia, 2021) argitaratu ditu eta antzerkian Sisiforen paperak eta Nor naizen baneki. Baina beti aitortu izan du Canok narrazio laburra duela kuttun. Genero honetan kokatzen dira Neguko zirkua (Susa, 2005) eta Beti oporretan (Susa, 2015) lanak. Sylvia Plath, Hanif Kureishi, Raymond Carver, Anne Sexton eta Allen Ginsberg ekarri ditu euskarara, eta haren lana dozena bat hizkuntzatara itzulia izan da. Lankidetza estuan aritzen da euskal ilustratzaile, koreografo zein kantariekin.

Elkarrizketak