David Foenkinos idazle frantziarra izango da 2026eko lehenengo Literaktum Topaketan gonbidatu. Ekitaldia apirilaren 22an izango da, 19:00etan, Okendo Kultur Etxean. Foenkinosek Olga Grande kazetaria izango du solaskide. Gonbidapenak bezperako 16:00etatik aurrera egongo dira eskuragai.

2026.04.13

David Foenkinos idazlea, jazz musikaria eta zinemagilea da. Hizkuntza askotara itzulitako eleberriek eta kontakizun laburrek osatzen dute bere literatur lana eta Frantziako literatura sari garrantzitsuenetako batzuk jaso ditu. Estilo arina, dotorea eta oso irisgarria dute ezaugarri David Foenkinosen lanek. Umore sotila, sentiberatasun emozionala eta giza harremanei buruzko begirada delikatua uztartzen ditu. Besteak beste, En caso de felicidad (2005), La delicadeza (2009), Los recuerdos (2011), Estoy mucho mejor (2013), La biblioteca de los libros rechazados (2017), Charlotte (2018) eta Número dos (2022) lanak argitaratu ditu.

Apirilaren 22ko topaketan, Olga Grande kazetariarekin arituko da Foenkinos Todos aman a Clara azken argitalpenaz eta bere idazle ibilbideaz.

2019 urteaz geroztik antolatzen diren Literaktum Topaketek nazioartean ezagunak diren edo euren ibilbideari aitortza jaso duten idazleak hirira gonbidatzen dituzte, azaroko Literaktum Jaialdiaren hedapen modura. Najat El Hachmi, Leonardo Padura, Petros Márkaris, Selva Almada, Jhumpa Lahiri, Olga Tokarczuk Nobel saridun poloniarra, Maxim Ósipov, Jonathan Coe eta Mariana Enríquez izan dira gonbidatu Literaktum Topaketetan.

David Foenkinosen topaketa, 2026ko azaroaren 9tik 22ra egingo den Literaktum Jaialdiaren aurrekaria izango da.