Olaiaren lorategiaPájaros Pintados
Oharrak
Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta kultur etxeetan (Loiolan izan ezik). 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.
Olaiaren lorategia haur antzezlana Pájaros Pintados taldearen eskutik.
Udaberriko lehen eguna da. Olaia lorategira itzultzen da jaiotzak ikustera, neguak utzitako hondakinak garbitzera. Baina Olaia ez dago bakarrik, lorategi honetan familiako emakumeek belaunaldiz belaunaldi landutako oroitzapenak loratzen dira. Ausentzietan eta denboraren joan-etorrian barrena egindako bidaia.
Adina: + 5 urte.