2023 azaroak 16 • Egunean zehar

Martuteneko saltokietan

Hizkuntza: euskara

Doan edukiera bete arte

Alaia Martin Etxebeste bertsolari eta sortzailearen gidaritzapean, Martutene auzoko Arantzazuko Ama Ikastolako ikasleek, Maitasuna kontzeptuaren eta honen atzean gordetzen diren ageriko eta ezkutuko esanahiez gogoeta egin dute hainbat saiotan.

Egitasmo honen bigarren partean eta Literaktumen egunen baitan, ikasleek sortutako testu hauek auzoko saltokietako erakusleihoetan idatziko dituzte, esku-hartze artistiko baten bitartez.

Laguntzailea

Arantzazuko Ama Ikastola.