2023 azaroak 18 • 17:00

Aiete K.E.

Hizkuntza: euskara - 60 minutu

Gonbidapenarekin

Glu Glu taldeak Erbia eta Dortoka alegia mitikoa taulara eramango du. Kondaira zaharrek haurrak dibertitzeaz gain, hezteko ere balio dute. Umeek primeran pasatzen duten bitartean adimena garatzen laguntzen dien istoriak dira. Kasu honetan, lanaren, konstantziaren eta ahaleginaren garrantziaz jardungo dugu.

Oharra

Gonbidapenak: kultur etxean bertan banatuko dira emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).