Basurdekume txikia Lur Korta Redin
Esther Saura Múzquiz
2026 azaroak 18 • 17:30
Hizkuntza: euskara - 45 minutu
Doan edukiera bete arte
Basurdekume txikia Grazia Deledda idazle italiar eta Literaturako Nobel saridunaren ipuin bat da. Haur bat eta basurdekume txiki bat ditu protagonista istorioak, eta adiskidetasuna, animaliekiko lotura eta naturarekiko errespetua bezalako gaiak jorratzen ditu.
Italierazko literaturaren kontakizun hau euskaraz kontatuko da lehen aldiz, Koldo Bigurik eginiko itzulpenari esker. Lourdes Martínez de Arbulok horretarako egindako ilustrazioekin gauzatuko da kontakizuna Lur Kortaren eskutik.