aza. 13 - aza. 30 2023 • 16:00-20:30

Intxaurrondo K.E.

Izen bereko komikian oinarritzen da Surflaria erakusketa.

Surflariak maitasun eta misteriozko istorio bat kontatzen digu.

Uxue Alberdik eta Susanna Martinek idatzi eta marraztu dute. Xabiroi komiki-aldizkarian argitaratu zen, euskaraz, 2020ko urritik 2023ko ekainera arte. Istorioak bi emakume ditu protagonista, bizi-ibilbide desberdinak izan arren iraganeko maitasunari eusten diotenak.

Erakusketaren harira, azaroaren 13an egileek elkarlanean sortutako komikiaz arituko dira, Igor Leturiak dinamizatutako solasaldian. Kontzertua La Ola Malditaren eskutik etorriko da.