2025 aza. 11 - 2026 urt. 9 • Larunbat, zubi eta jaiegunetan itxita

Okendo K.E.

Gorka Arresek komisariatutako Liburuaren arbola erakusketa Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean.

Zuhaitz baten modukoa da liburua. Arnasa ematen du: babesa eta itzala, edertasunaren plazera eta argiaren sintesia. Zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu eta zabaldutakoan, besarkatu egiten zaitu: zure irudimena eta inteligentzia kilikatzen ditu. Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena.

Liburuaren fisionomia aztertu eta euskal literaturara hurbiltzen gaituen erakusketa da Liburuaren arbola.

Azaroaren 13an, 18:30ean, Gorka Arresek bisita gidatua egingo du euskaraz.