Bazen behin
aza. 17 - abe. 31 2025
Metro Bilbaoren geltokietatik Okendo Kultur Etxera dator Bazen behin erakusketa.
Formatu handiko piezak biltzen ditu bere baitan eta, bide batez, liburuak jartzen ditu bisitarien esku. Euskal idazle ezagunen lanak aurkezten dira eta puntako ilustratzaile artista askok egindako pasarte ilustratuak jasotzen dira.
Ekimen ikusgarri honek, metroko geltoki bakoitza kulturgune bakar bihurtu zuen, non testu-zatiak eta irudiak uztartzen diren ingurune limurtzaile eta biziz betez. Proposamen honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da, eta aldi berean, haur eta gazte literaturan lan egin duten euskal idazleen ekarpena aitortzea.