Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club

Hizkuntza: gaztelania

Ángel Marcok Ramón María del Valle-Inclánen Sonata de Otoño lana errezitatu zuen Literaktum jaialdian.

Ramón María del Valle-Inclánek (1866-1936) Sonata de Otoño lana argitaratu zuen 1902an, Bradomín markesa bere pertsonaia ospetsua sortuz. Autorearen arabera, gizon itsusi, katoliko eta sentimentala. Sonata de Otoño gaztelaniazko literatura modernoaren batura da, eta ikuskizun paregabea eskaintzeko aukera ematen du: irakurritako literatura. Haren hitza hain da sotila, sentsuala, aberatsa eta iradokitzailea, ezen ikusle-entzulea gozamen leuneko giro batean murgiltzen baitu. Bradomín markesaren maitasun-abenturak, Ángel Marcok ahots apartaz interpretatuak.