Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: gaztelania

Erreserbatu

 Juan Gabriel Vásquez idazlea Esto ha sucedido bere azken lanari buruz aritu zen solasean Juan Carlos Etxeberriarekin Literaktum jaialdian.

Juan Gabriel Vásquezek (Bogota, 1973) gaur egungo munduari begiratzen dio Esto ha sucedido lanean, azken urteetako zutabe eta hausnarketak bilduz. Memoria, politika eta egia partekatuaren krisiari buruzko liburu honetan, idazleak gure errealitatea ulertzeko eta gertatutakoari izena emateko beharra aztertzen du. Los nombres de Feliza lanean bezala, historiaren arrastoak eta giza esperientziak lotzen ditu, ahanzturaren aurrean literaturak duen indarra aldarrikatuz.