© Francesca Mantovani © Francesca Mantovani

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: frantsesa - Azpitituluak: euskara

David Foenkinos (Paris, 1974) eleberrigile frantziarra izan da aurtengo lehen Literaktum Topaketaren protagonista. Olga Grande kazetariarekin Todos aman a Clara bere azken lanaz aritu da, baita bere ibilbide literarioaz ere.

David Foenkinosek estilo arina, dotorea eta oso irisgarria du ezaugarri, eta umore sotila sentiberatasun emozionala eta giza harremanei buruzko begirada delikatua uztartzen ditu. Kapitulu laburrek, erritmo biziak eta prosa poetiko baina xume batek definitzen dute bere lana.