2025 azaroak 22 • 18:00

5€

Larratxo K.E.

Erosi Sarrerak

Leire Bilbaok Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala irabazi du 2025ean Klera lanagatik.

Jon Mayaren ideia batetik abiatuta, lengoaia artistiko ezberdinak koaderno batean biltzen ditu Klerak. Literatura, ilustrazioa, musika eta dantza ditu espresio bide, eta koaderno gisako argitalpen batean adierazpen artistiko horiek bildu, eta, artearen poetikotasunetik, gerraren ondorioei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Leire Bilbaoren testua, 2025ean Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionalarekin saritua, eta June San Sebastianen ilustrazioek Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak izango dituzte lagun. Dantza eta musika QR kodigoen bidez azalduko dira koadernoan. Izan ere, Klera disziplina arteko proiektua da, artearen begirada ezberdinetatik gerra ezari eta elkarbizitzari dei bat egiteko. 

Proiektuaren zuzendaritza eta koreografia: Jon Maya Sein Idazlea: Leire Bilbao Ilustratzailea: June San Sebastián Musika sortzailea: Maite Larburu Ikus-entzunezkoen sortzailea: David Bernués Dantzariak: Kukai Dantza