Irati Jimenez

Idazlea eta kazetaria. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu ondoren, ETBko Hau Komeria saioan lan egin zuen, eta Euskadi Irratiko informatiboetan. Consumer Eroski aldizkariaren euskarazko edizioaren koordinatzailea izan zen eta Nabarra aldizkariaren azken zuzendaria. Egun, Sarean Sar izeneko aholkularitzan egiten du lan, internetarako komunikazioan aditu gisa. Bere ipuin, saiakera eta eleberriek Euskal Herrian ematen diren sari inportanteenetako hainbat jaso dituzte, besteak beste, Augustin Zubikarai (Bat, bi, Manchester, Elkar, 2006), Donostia Hiria (Laranja Azalaren Negarra, Kutxa Fundazioa), Miguel Unamunokoa (Ogia eta zirkua, Erein, 2021), Igartza eta Beterriko Liburua. Azken biak, italieraz, errusieraz eta gaztelaniaz argitaratu den Nora ez dakizun hori eleberriarekin (Elkar, 2009). 2022an, Euskadi Saria irabazi zuen Begiak zabalduko zaizkizue (Elkar, 2021) saiakerarekin. Gaupasa Kluba (Erein, 2026) da bere lehenbiziko ipuin bilduma.

Erreferentziak