Yasmina Reza © Carole Bellaiche

Errusiar eta hungariar erbesteratuen ondorengoa, bere lana mundu mailan aitortua izan da bere izaera hibridoagatik, politikoa, eta aldi berean sakonki literarioa. Gaztetatik, antzerkiarekiko interesa agertu zuen Yasmina Rezak, aktore eta klasikoen zuzendari gisa lehenik, eta antzerkigile gisa ondoren. Antzerki arloan sari aipagarrienak jaso ditu, besteak beste, Arte, (Anagrama, 1999) eta Un dios salvaje (Editorial Alba, 2011) antzezlanengatik. Eleberri inkonformista, filosofiko eta umore beltz paregabez jositakoak idatzi ditu, hala nola Una desolación (2000), Adam Haberberg (2023), En el trineo de Schopenhauer (2006), Hammerklque (2001, Prix de la Nouvelle de l 'Académie Française saria), Felices los felices (2014, Le Monde literatur saria) eta, batez ere, Babilonia (2017), Renaudot saria, guztiak Anagrama argitaletxean argitaratuak. Bere eleberriek WELT-Literaturpreis saria jaso dute Alemanian eta Malaparte saria Italian, eta 2024an Cino del Duca munduko saria jaso zuen bere obra osoagatik. Bere azken liburua, Casos reales da (2026, Penguin Random House), epaitegiko kronikaren eta memoria intimoaren arteko artefaktu bat.