Oscar Alonso Bilbo, 1983
72kilos proiektuaren atzean Oscar Alonso artista dago, Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean lizentziatua. 72kilos proiektuarekin 2008an hasi zen, lagunekin bere pisua 92 kilotik 72ra jaisteko apustua egin zuenean. Blog bat ireki zuen orduan bere helburuaren izenarekin: 72kilos. Egunero bineta bat egiten hasi zen, non bere bilakaera kontatzen zuen, marrazki eta hausnarketekin batera eta 2021ean, bineten proiektuari soilik ekitea erabaki zuen.
2023an, Tokion jarri zuen erakusketa, Cervantes Institutuarekin eta Yoitabi Travelekin lankidetzan eta Uruguain muralak eta sormen-tailerrak ere egin ditu hainbat herrialdetan. Hainbat liburu argitaratu ditu bere ilustrazioekin: Un millón de runners (2014) Grijalbo argitaletxearekin eta Ediciones Brekin berriz, Las vidas que dibujamos (2019), El mundo es un regalo (2020), Las cosas que importan (2020), Un libro contigo (2021), Gracias (2022), El pequeño libro del amor (2024), El pequeño libro de las madres (2025), Te deseo lo mejor (2025). Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta 300.000 ale baino gehiago saldu ditu.