Lourdes Oñederra

Hizkuntzalaria da (Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal Filologian doktore). Gasteizko EHUko Filologia Fakultatean Fonologiako irakasle izan da. Katedradun eta Euskaltzain osoa da. Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobelari idatzitako epilogoaren egile da eta hainbat aldizkaritan kolaboratu du. Euskaldunon Egunkarian zutabegile eta Noticias de Gipuzkoan artikulugile ere izan da.

Eta emakumeari sugeak esan zion (Erein, 1999) izan zen Lourdes Oñederraren lehen nobela. Lan honek hainbat sari eskuratu zituen: 1999ko Kritika Saria, 1999ko Beterriko Liburua eta 2000ko Zilarrezko Euskadi Saria. Gainera, 2000. urtean Euskadi Literatura Saria jaso zuen euskarazko narratiba arloan, eta Sari Nazionalerako ere hautatua izan zen. Nobela gaztelaniara, errusierara, ingelesera eta italierara itzuli da. 2013an bigarren nobela argitaratu zuen, Intemperies (Babes bila) (Erein, 2023). Halaber, aipagarria da Anderson anderearen gutizia ipuina (Mende berrirako ipuinak. Antologia, Txalaparta 2005). 2025ean Azken batean eleberria argitaratu du.

Elkarrizketak