Itziar Ugarte Oñati, 1995
© Ara Egunkaria
Kazetaria eta idazlea. Berria egunkariko kultura sailean egiten du lan, eta Susa argitaletxean ere aritzen da, editore-laguntzaile. ITU literatur bandako kide izan zen, eta Gu gabe ere (Espainiako Kritikaren saria, Lauaxeta saria, 2021) poema-liburua argitaratu zuen 2021eko udazkenean. Beste hedabide batzuetarako kolaborazioak ere egin izan ditu (Jakin, 111 Akademia, Argia) eta Oñatiko Tertulixan irakurle taldea dinamizatzen du.