Mónica Gracia Donostia/San Sebastián, 1975
Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua eta Gizarte Animazioko Goi Mailako Teknikaria. 2000. urtetik Radio Donosti irratian kazetari lanetan ari da, komunikabideetan esperientzia zabala pilatuz. Donostiako Zientzia Museoa bezalako espazio kulturalen kudeaketan parte hartu du, eta erakunde publikoek antolatutako kultur ekitaldien aurkezpenak egiten ditu. 2016tik, Mestiza Elkartearekin elkarlanean aritzen da, haurtzaroan irakurzaletasuna sustatzen duten jarduera dinamizatzaileetan, eta kultura-aniztasuna bultzatzen duten hainbat ekitalditan laguntzen du.