Samantha Schweblin Buenos Aires, 1978
Bere lehen bi ipuin liburuek, Pájaros en la boca y otros cuentos bilduman agertutakoak, 2008ko Fondo Nacional de las Artes eta Casa de las Américas sariak jaso zituzten. Bere lehen eleberria, Distancia de rescate (Penguin Random House, 2014), Nazioarteko Booker sarirako izendatua izan zen, eta Shirley Jackson eta Tournament of Books sariak jaso zituen urte horretan Estatu Batuetan argitaratutako liburu onenaren atalean. Claudia Llosak zinemara eraman zuen Netflixentzat. 2018an bere bigarren eleberria argitaratu zuen, Kentukis (Penguin Random House, 2018), Nazioarteko Booker sarirako izendatua. Siete casas vacías (Páginas de Espuma, 2015) bere hurrengo ipuin liburuak Ribera del Duero Narratiba Laburraren Saria eta National Book Award saria jaso zituen 2022an. El buen mal (Seix Barral, 2025) da orain arte argitaratu duen azken lana. Bere literatur ibilbideagatik ere sari garrantzitsuak jaso ditu, eta berrogei hizkuntzatara itzuli da bere lana.