Ibai Osinaga

Ibil Bedi taldearen gitarrista eta abeslaria da. Musika oso txikitatik maite du. Nafarroako Musika Kontserbatorio Profesionalean tuba ikasi eta 12 urterekin Altxatu rock taldea sortu zuen bere herriko bi lagunekin batera. Hainbat musika talderen parte izan da eta da, hala nola, bandak, txarangak, antzerkirako musika taldeak... Ibil Bedin, Ibai arduratzen da hitzak idazteaz eta abestietako batzuk konposatzeaz. Gainera, azken bi diskoak berak grabatu eta nahastu ditu Irunberriko (Nafarroa) Sima izeneko grabazio estudio txikian. Hor entseatzen eta lan egiten du taldeak abestietan.

Elkarrizketak